Berriak

Atzealdea Urteko kultur programazioari ekingo dio Zestoako Udalak

Thierry Biscary musikari baxenafartarrak eta bere taldeak kontzertua eskainiko du maiatzaren 7an, ostiralean. Maiatzaren 9an, igandean, berriz, “Bertsoaren harria” ikuskizuna plazaratuko dute Koldo Izagirre, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasok.

2021·04·27


Horrela emango dio hasiera Zestoako Udalak urteko kultur programazioari. Aurreko urteko Udan Zer Zestoan? ekimeneko egitarauaren baitan egitekoak ziren hainbat ekitaldi bertan behera geratu ziren, iraila amaieran izandako koronabirus agerraldia medio, esate baterako, “Manez eta kobreak”, Thierry Biscary-ren kontzertua.

Emanaldi hori Zestoako kiroldegian izango da, maiatzaren 7an, 19:00etan. Bertsoaren harria, berriz, maiatzaren 9an, 18:00etan, Uztapide plazan. Koldo Izagirre, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso dira emanaldiko parte-hartzaileak. Ekitaldiaren ardatza Uztapide bertsolariaren oroitarria izango da, bere jaiotzaren urteurrenean.

Bertara joateko, ezinbestekoa izango da aurrez izena eta telefonoa ematea, Zestoako turismo bulegoan, 943 86 88 11 telefonora deituta edo bertara joanda.