Berriak

Atzealdea Ekainaren 8tik aurrera ekarpen-guneak itxi egingo dira

Txartela beharrezkoa izango da hondakinak uzteko

2020·05·29


Alarma egoera eta konfinamendua lasaitzen doazen heinean, Mankomunitatea bere onera etortzen ari da, hartu beharreko segurtasun neurriekin. Hori horrela, Mankomunitateko sarbide-kontrola ere ezarri egingo da berriz: itxi egingo dira ekarpen guneak eta edukiontziak.

Zestoako udalerriko ekarpen-guneak itxita egongo dira ekainaren 8tik aurrera; beraz, txartela beharko da ekarpen-guneak irekitzeko. 

Txartelarekin arazoren bat izanez gero, jarri Udalarekin harremanetan.