Berriak

Atzealdea Urepelen ere sinatu dute bi herrien arteko senidetze akordioa

5
Xole Aire eta Mikel Arregi auzapezek sarrerako hitzartzearekin bi agiriak sinatu ondoren ekitaldi xume bezain hunkigarria egin zuten.

2023·11·27


Aurreko asteburuan Zestoan egin bezala atzokoan Urepelen izan zen senidetzea sinatzeko ekitaldia. Zestoatik 24 lagun joan ziren eta eguraldiak lagundurik giro ederrean ospatu zuten akordioaren sinatzea.

Xole Aire eta Mikel Arregi auzapezek sarrerako hitzartzearekin bi agiriak sinatu ondoren ekitaldi xume bezain hunkigarria egin zuten Urepelen. Amets Arzalluzen bertsoekin hasi eta Xalbadorren seme Daniel Aire eta Aizpea Aristik, Zestoan egin bezala, Xalbador eta Uztapidek 1961ean Alduden botatako bertsoak kantatu zituzten. Lotura eta elkartasuna irudikatzen duen dantza-korda edo soka-dantzarekin eman zitzaioan amaiera ekitaldiari.

Ondoren, lagun arteko bazkarian datozen hilabeteetan egin beharrekoaz aritu eta bazkalondoan Urepeleko artzainari eskainitako Xabier Leteren kanta ezaguna ere ez zen falta izan.

1 2 3 4 5