Agenda

Atzealdea Umeen danborrada antolatzeko boluntario bila

Deia
08 OTS 15 OTS

Umeen Danborrada dela-eta, azken urteetan, ekitaldi hori antolatzeko ardurak gurasoen artean banatzea erabaki zen, umeen eskola-mailaren arabera.

Guraso boluntarioak:

Lehendabizi, guraso boluntarioak ateratzen saiatuko dira eta, horretarako, otsailaren 15a arteko epea emango da danborradaren antolaketan parte hartzeko gogoa izan dezaketen gurasoak apuntatzeko (Zestoako Kultur Etxea edo Itsaso Martirekin harremanetan jarrita).

Zozketa:

Nahiko boluntario apuntatuko ez balitz, zozketa egingo litzateke LH 3. mailako eta 5. mailako gurasoen artean, otsailaren 20an, 17:00etan, Zestoako Udaletxean.