Agenda

Atzealdea Ume eta gurasoentzat MUSIKA-TAILERRA

HH-ko haurrentzat (2-5 urte)
17 AZA
agenda

Nerea Goikoetxea Lasa musikari hernaniarrak gidatuko du tailerra.

Familian egindako saioa izango da. Dena bizipenetik bideratuta, gozamena izango da helburu nagusia. Dantzez, abestiez, errezitatuez, ipuinez eta mugimenduaz baliatuko da haur eta gurasoen sentimenduei irteera emateko.

Azaroak 17, larunbata.

  • 10:30-11:15     HH 2-3
  • 11:30-12:15     HH 4-5

Idiazpiko Guraso Txokoan izango da tailerra. Zestoako Udalak maiatzean jarri zuen Guraso Txokoa. Astelehenetik ostiralera bitartean, 0-3 urte bitarteko haur eta beraien gurasoek erabili dezaketen espazioa da. Udalak bi giltza jarri ditu gurasoen eskura: bata, udaletxean, 9:00-13:00 bitartean hartu eta uzteko; eta bestea, liburutegian, 17:00-20: 00 bitartean erabiltzeko. Haur bakoitzak heldu batekin joan beharko du guraso-txokora, eta han ere helduen ardurapean egongo da haurra.