Berriak
Atzealdea Udal Kiroldegiko 2026ko bazkidetzak berritzeko unea da
2025·12·29

Dagoeneko, Udal Kiroldegiko 2026ko bazkidetzak berritzeko kanpaina martxan da eta bazkidetzak berritzeko epea urtarrilaren 31n amaituko da.
Bestalde, saiakera berezia egin nahi da jarduera fisiko eta kirolerako sarbidea errazteko, eta horregatik, bazkidetzan hobariak eskatzeko aukera izango dute herritarrek urtarriletik aurrera. Urte hasieran hobarien eta kuota proportzionalen informazioa jasotzen duen eskuorria eskuragarri izango da kiroldegiko harreran; eta, edozein zalantza izanez gero, kiroldegira gerturatu zaitezke informazio eske.
Orain arte bazkidetza kuota helbideratuta izan duten herritarrek, bazkidetza berritu, aldatu edo atzera bota ahal izateko, urtarrilaren 31a baino lehen egin beharko dute. Bestalde, urteko harpidetza duenari eta kontu zenbakian helbideratzeko agindua duenari, otsailean dagokion kuotaren ordainagiria kobratuko zaio.
Bazkide izaten jarraitu nahi duen orok bide hauek erabili beharko ditu horretarako:
- Aurrez aurre, kiroldegiko harreran.
- Inprimaki hau beteta: https://forms.gle/fP2LYm1bVuN18Jjn8
-
Emailez: kiroldegia@zestoa.eus
Ikusi hemen 2026ko Zestoako Kiroldegiko egutegia.


