Berriak
Atzealdea Udal Kiroldegiko 2024-2025 ikasturteko ikastaroak irailaren 23an hasiko dira
2024·08·08
Jarduera Fisiko eta Kirol Sailak 2024-2025 ikasturterako ikastaro eskaintza zabala prestatu du. Adin desberdinetako herritarrei zuzendutako ikastaroak izango dira:
- Sernior Fit +65
- Hedua Fit maila aurreratua
- Yoga, Multifitenes
- Total Training
- Spinning
- Arroa aktiboa
- Aizarna aktiboa
Saioetan parte hartu ahal izateko kiroldegian eman beharko da izena, irailaren 2tik 11ra (astelehenetik ostiralera 8:30etik 21:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).
Taldeak sortu diren edo ez irailaren 16an jakinaraziko da eta ikastaroen hasiera irailaren 23an izango da. Ikastaroetarako taldea sortzeko gutxieneko izen emate kopurua betetzea beharrezkoa izango da.
Bestalde, ikastaroetan izena ematen dutenek, ordainketa bi zatitan egiteko aukera izango dute: erdia ikastaroa hasten denean, eta beste erdia abenduan. Ordaintzeko modu bakarra helbideratuta izango da.
*Ikusi informazio guztia argazki galerian.