Berriak

Atzealdea Udal Batzarrak 2024ko udal aurrekontuaren bigarren aldaketa aho batez onartu du

294.000,86 euroko gehikuntza izango du udal aurrekontuak.

2024·06·29


2024ko aurrekontuen bigarren aldaketa aho batez onartu da ekaineko udalbatzarrean. Aldaketa eta gero udal aurrekontu orokorrak 294.000,86 euroko igoera izango du eta berau udalak lortu dituen diru sarrera berri eta kreditu transferentzi bidez osatuko da.

Hori horrela, 8.704.000 eurokoa izango da Udalaren 2024ko aurrekontu orokorra eta sartu diren gastu berri nagusienak ondokoak dira:.

  • Arroabeko igogailua: Diru-laguntza orokor bat jaso da hori gauzatzeko, eta 2025eko urria da proiektua gauzatzeko epea. Momentu honetan proiektua egingo da eta 2025ean lanak gauzatuko dira. 18.150 euroko aurrekontua du.

  • Brigadako ibilgailu berria: 17.500 euroko kopurua erabili da ibilgailu berria erosteko. Kontsumo arineko ibilgailua da eta dagoeneko martxan dago.

  • Haur-eskolako lanak: Gehikuntza bat diru izan dute lanek eta gastua 12.000 eurokoa da.

  • Zestoako Irisgarritasun Plan Integrala: 10.700 euroko diru-laguntza orokor bat jaso da plana egiteko.

Gastuen gehikuntza hauei aurre egiteko sarrerak erabiliko dira.

Kreditu transferentziei dagokionez, gehikuntzak ere egon dira. Hala nola, aurrekontu parte-hartzaileetan diru-kopuru bat aurreikusi bazen ere gehikuntza batzuk sartu behar izan dira, adibidez Uztapide plazako haur parkerako 42.000 euroko gehikuntza bat egingo da, hain zuzen.

Bestalde, Kale Okerreko eraikinak eskuratzeko Udalak dagoeneko bere tramiteak egin ditu eta horretarako partidan 40.000 euroko gehikuntza ezarri da. Udalak proiektuarekin aurrera egin ahal izateko igoera onartu du.

 

* Argazkia: Danbolin