Berriak

Atzealdea Udal antolaketaren birmoldaketa onartu zen aho batez udalbatzarrean

Zigor Plazaola zinegotziak zuen liberazioa utzi egingo du eta bere lekua Lorea Ilundainek beteko du.

2025·03·03


Pasa den ostegunean, otsailak 27, egin zen udalbatzarrean, Udal antolaketaren birmoldaketa aho batez onartu zen. Hemendik aurrera, Hirigintza batzordeburua Lorea Ilundain izango da Zigor Plazaolaren ordez. Lorea Ilundain orain arte Auzo eta Baserrietako zinegotzia izan da eta hemendik aurrera lehenengo alkate-ordea ere izango da. Ilundain Ogasun Batzordean sartuko da baita, Plazaolak orain arte izan duen lekua betez. Batzorde horren burua Mikel Arregi alkateak izaten jarraituko du.

Hemendik aurrera beraz, Plazaolak zuen liberazioa utzi egingo du eta Ilundainek hartuko du bere lekua.

Plazaolak Euskara eta Kirol zinegotzi izaten jarraituko du.