Berriak

Atzealdea Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergan deskontuak eska daitezke

2025eko irailaren 29ko Udal Batzarrean udal izaerako zenbait zerga, tasa eta prezio publiko ordainarazteko ordenantza arautzaileen aldaketa adostu zen.

2026·02·04


2025eko irailaren 29ko Udal Batzarrean udal izaerako zenbait zerga, tasa eta prezio publiko ordainarazteko ordenantza arautzaileen aldaketa adostu zen. Horien artean trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergan eska daitezkeen deskontuak. Hobariak ibiligailuen araberakoak izango dira: 

 

  • Ibilgailu elektrikoak: %95eko deskontua
    Motor elektrikoa duten ibilgailuek, etxetik bertatik homologatuta datorrena, betiere Ibilgailuen Araudi Orokorraren arabera «0 emisioko ibilgailua» baldin bada. Hobaria eskatu beharrekoa da, eta onartuz gero, hurrengo bost ekitaldietan balioko du.

     

  • Ibilgailu hibridoak: %50eko deskontua
    Motor hibridoa izatea, etxetik bertatik homologatuta datorrena, betiere Ibilgailuen Araudi Orokorraren arabera «0 emisioko ibilgailua» edo «ECO ibilgailua» baldin bada. Hobaria eskatu beharrekoa da, eta onartuz gero, hurrengo hiru ekitaldietan balioko du.

     

  • Erregaiaren arabera: %50eko deskontua
    Etxetik dakarren homologazioaren arabera gas naturalarekin, gas natural konprimatuarekin (GNK), gas natural likidotuarekin (GNL) edo petrolio-gas likidotuarekin (PGL) higiarazitakoa izatea, edo hidrogenozko ibilgailua (HICEV) edo erregai-piladuna izatea, betiere Ibilgailuen Araudi Orokorraren arabera «0 emisioko ibilgailua» edo «ECO ibilgailua» baldin bada. Hobaria eskatu beharrekoa da, eta onartuz gero, hurrengo hiru ekitaldietan balioko du.

 

Hobari hauek eskatu ahal izateko, eskaera inprimakia behar bezala beteta eta ibilgailuen fitxa teknikoa aurkeztu beharko dira udaleko harrera bulegoan.

Ikusi Udalaren 2026ko ordenantza fiskalak