Berriak
Atzealdea Tabernetako terrazak arautuko dituen ordenantza onartu da
2025·07·22

Tabernetan erretzea debekatzeak eta ondoren pandemia ostean terrazek izan duten hazkundea dela-eta, terrazen aurreko araudia eguneratu eta ordenantzari haserako onespena eman zaio. Ordenantza honen arabera, besteak beste terrazetan jarri ahal izango den altzari kopurua eta lurzoruaren zein zati okupatu ahal izango den ere zehaztuko da.
Bestalde, Zestoako Udalak 2022ko azaroan urtebeterako behin behinean Auzo-bus zerbitzu pilotua jarri zuen martxan baina orduan azaldu bezala mugikortasun sailarekin akordio ekonomikorik lortu ez denez zerbitzua bertan behera utzi behar izan da. Aurretik taxi-bonoa ere indarrean zen, eta bi zerbitzuak uztartzen dituen Auzo-taxi zerbitzua jarri da martxan. Azken udalbatzarrean zerbitzu hori arautuko duen ordenantzari haserako onespena eman zitzaion.
Bi ordenantzak jendaurrean izango dira inork alegazioak egin nahi baditu ere, eta hurrengo udalbatzarrean behin betiko onespera emango zaio.
Zubimusuko birpartzelazio proiektua eta hirigintza hitzarmena
Zubimusu eta Idiazpi artean dagoen eremuan, gaur egun aparkalekua dagoen lekuan hain zuzen, aurreikusita dagoen promozio berriari argi berdea emanez, azken udalbatzarrean birpartzelazio proiektuari behin betiko onespena eman zaio eta bide batez alkateari hirigintza-hitzarmena sinatzeko baimena ematea ere onetsi da.


