Agenda
Atzealdea

Santio-Santanak

Arroagoian
24 UZT 28 UZT
agenda | 2019 | Arroagoia

Uztailak 24, asteazkena – Santio bezpera

19:00 Txupinazoa. Jarraian, trikipoteoa.
21:00 Herri afaria: Joxe Ramon “Akulu” eta Aitor Salegi bertsolariekin eta trikitilariek lagundurik.
23:45 Erromeria goiz aldera arte Izer eta Alabier trikiti taldeak alaiturik.
03:00 DJ OL_BER (Olaberri)-ren emanaldia.
06:00 Txokolatada eta gaupaseroen ARGAZKIA. Jarraian, karroza baserriz baserri.

Uztailak 25, osteguna – Santio Eguna

10:00 Meza.
11:00 Patata tortilla lehiaketa (tortilla 10:30etarako Herri etxe elkartera eraman beharko da).
11:30 Idiakaitz txistulari taldea eta Zestoako albokariak. Jarraian Sagardo lehiaketa. Partaideak: Olaberri, Azketa, Igartzaundi, Etxeberri, Zelaikoa, Azketaerrota eta Haritza.
12:00 Esku pilota finalak: Unai Lizarralde eta Xabat Sasiain, Ioritz Agirre eta Haritz Anduagaren aurka.
18:30 “Karmelo Matrakaren” omenez herri kirol saioa: Harri jasotzen erakustaldia (Kortaberri eta Ostolaza II, Udane Ostolaza eta Xuban Illaramendi). Jarraian, Mikelaren erakustaldia. Aizkoran erakustaldia (Jokin Alkizalete eta Joxean Olaskoaga 'Aizperro')
23:00 ‘Elizagoien ahizpak’ trikitilariekin erromeria.

Uztailak 26, ostirala – Santa Ana Eguna

11:00 Meza Nagusia. Ondoren, Itxaropena dantza taldea. Jarraian, edadetuentzako hamaiketakoa Herri-etxe elkartean. Tartean bingon jokatzeko aukera izango da.
17:00 Txan magoaren “Inpernutik natorren artista bat naiz ni” Ikuskizun berria.
19:00 Herritarren arteko kirolak frontoian (txinga, trontza, soka-tira...).
23:00 Erromeria ‘Mugi pandero’ taldearekin. Jarraian Imanol DJ Pajaritoren emanaldia.

Uztailak 27, larunbata – Santa Ana II

12:00 Bizikleta proba III. Igarategi igoera.
18:00 Asto probrak: Pello Etxabe eta Artabilla.
19:00 Umore bakarrizketak. “Bakean dagoena bakean utzi binakako bakarrizketa”
21:00 Gazte afaria 70.eko hamarkadako janzkerarekin.
23:00 Saioa eta Maddalen trikitilariak.
02:00 DJ Kanuttoren emanaldia.Tartean, Zumba emanaldia.

Uztailak 28, igandea

12:00 Haur eta gaztetxoentzat, Zurrumurruren eskutik 'Txapela buruan eta ibili zirkuan'(Zirku animazioak, tailerrak eta jolasak) frontoian.
16:30 Ume jolasak eta txokolatada plazan (izen-ematea 16:00etan)
18:30 Leizarranen zezen txikiak eta poniak
22:00 Arroako jaietako argazki proiekzioa, eliz atarian
22:30 Erromeria, Irati eta Amets trikitilariekin. Tartean, otarraren zozketa eta IV: argazki lehiaketaren sari banaketa