Berriak

Atzealdea Santakutzetako haurren danborradako karroza egiteko lehiaketa martxan da

Lanak aurkezteko epea martxoaren 5ean amaituko da 14:00etan.

2026·02·19


Maiatzaren 3an Santa Kutz egunez, urtero egiten den haurren danborrada izango da Zestoan, eta urtero legez, Zestoako Udalak bertako karroza egiteko lehiaketa martxan jarri du. Lehiaketa publikoa eta irekia izango da. 18 urtetik gorako eta Zestoan bizi den edozein pertsonak, banaka edo taldean, parte hartu ahal izango du, epaimahaikoek izan ezik.

Lanak aurkezteko epea martxoaren 5ean amaituko da 14:00etan.

 

Lehiaketaren helburuak: 

  • Urte askotako ohitura den karroza egiterakoan, herriko jendea subjektu aktibo izatea.

  • Karrozaren bidez, gai eta ikuspegi anitzak plazaratzea.

  • Sormenerako abilidadeak dituztenei aukerak ematea.

 

Eginbeharrak:

  • Umeen Danborradarako karroza ideiatzea eta diseinatzea maketa baten bidez.

  • Karroza egitea.

  • Karrozak inguruan behar dituen pertsonaiak bilatzea eta haien jantziez eta abarrez arduratzea.

  • Danborrada egunean, karrozaren segurtasunerako behar diren pertsonak lortzea.


 

Ikusi hemen lehiaketaren oinarriak.

*Argazkia: Danbolin