Agenda

Atzealdea Iraetako Baratze Parkea uzta biltzeko eta ereiteko irekitzea

Alkatetza Dekretua
20 API
Non | Zestoa | Iraeta | 2020

MIKEL ARREGI URRUTIA, Zestoako Udaleko Alkateak, apirilaren 15ean martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 05 berrikuspena argitaratu zela kontuan hartuta eta bertan, nekazari ez-profesionalei baratzetara sartzeko baimena ematen zitzaiela

 

EBAZTEN DU:

 

Lehena.- Iraetako Baratze Parkea uzta biltzeko eta ereiteko irekitzea.

 

Bigarrena.- Alarma egoerak irauten duen bitarterako, Baratze Parkea erabiltzeko hainbat baldintza arautzea. Baldintza hauek astero berrikusiko dira:

 

  • Kutsatze arriskua ekiditeko, etxola itxita egongo da eta bertan dagoen materiala ezingo da erabili.
  • Ondorioz, tresnak ezingo dira partekatu eta erabiltzaile bakoitzak bereak eraman beharko ditu.
  • Erabiltzaileak pilatu ez daitezken, honako egutegia eta txandak errespetatu beharko dira:

 

Egunak

Ordutegia

Baratze zenbakiak

Apirilak 21, asteartea

10:00-12:00

Bakoitiak (1, 3, 5, 7, 9, 11...)

17:00-19:00

Bikoitiak (2, 4, 6, 8, 10, 12...)

Apirilak 23, osteguna

10:00-12:00

Bikoitiak (2, 4, 6, 8, 10, 12...)

17:00-19:00

Bakoitiak (1, 3, 5, 7, 9, 11...)

Apirilak 25, larunbata

10:00-12:00

Bakoitiak (1, 3, 5, 7, 9, 11...)

17:00-19:00

Bikoitiak (2, 4, 6, 8, 10, 12...)

Asteko gainontzeko egunetan ezingo da Baratze Parkea erabili.

 

  • Beste erabiltzaileekiko gutxienez 2 metroko distantzia mantendu beharko da.
  • Eskuak maiz garbitu beharko dira.
  • Lanak egiteko behar den denbora bakarrik egon ahal izango da parkean.
  • Baratzeen erabiltzaileak bakarrik joan ahal izango dira parkera eta baimena aurkeztuz justifikatu beharko dute erabiltzaile izaera.
  • Erabiltzaile bakoitzak bere segurtasuna zainduko du, bai eta parkeko gainerako erabiltzaileena ere.
  • Udalak baldintza horiek betetzen direla kontrolatuko du, udaltzainen bidez.


Hirugarrena.- Udalak Baratze Parkeko erabiltzaileek egun hauetan erakutsi duten jarrera eta pazientzia eskertu nahi du eta ezarritako egutegia eta txandak betetzea eskatzen du, jendea pilatzea saihesteko.

 

Laugarrena.- Era berean, eskaerarik edo iradokizunik balego, Baratze Parkeko ordezkariaren bidez egin beharko dira ondoren udalean aztertzeko .