Berriak

Atzealdea San Juan Fundazioa saritu dute

Zilarrezko A Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso du

2015·12·09


Zilarrezko A Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso du Zestoako San Juan fundazioak. Euskalit Ebaluazio Klubak aztertu du fundazioa, “irizpide objektiboak” erabilita, eta saritua izan da, “bezeroei, herriari eta gizarteari emandako zerbitzuarengatik”. San Juan fundazioak jakinarazi du eredu gisa erabiltzen duela Kudeaketa Aurreratuaren Eredua, lantokiaren garapena bermatzeko.

Irabazi asmorik gabeko fundazioa da San Juan, eta adineko pertsonekin lan egiten du. Haiei eskaintzen dizkie osasun eta gizarte zerbitzuak. Horretarako, hiru baliabide ditu fundazioak: egoitza bera, eguneko zentroa eta babestutako etxebizitzak. Asteazkenean jaso zuten saria, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Erakunde aurreratuen bila

Zilarrezko A Kudeaketa Aurreratuaren Euskal sariaren helburua da identifikatzea zein diren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakunde aurreratuenak. Euskalit-ek azaldu duenez, «lehiakortasunaren garrantzia» nabarmentzea eta bide horretan aurrerapausoak ematea lortu nahi dute horrela. Saria, beraz, sentsibilizazio horren zati da. Elkarlanean aritzen diren 2.000 boluntariok  baino gehiagok osatzen dute Euskalit taldea.