Agenda

Atzealdea San Isidro jaiak

Arroabea
13 MAI 14 MAI
agenda

Isidro Deunaren jaiak 2016

Maiatzak 14, larunbata

18:30 Sagardo eguna. Bertako sagardo eta txorizo dastaketa

19:00 Triki-kantu poteoa

21:30 Kantu afari herrikoia  (helduak 20€, haurrak 8€)

Maiatzak 15, igandea

-12:00-14:30 taberna zabalik izango da eta pintxoak salduko dira
-12:30 Meza nagusia Elkartearen alde egin dutenen omenez

Ceferino Peña gogoan izango dute datorren igandean Arroan


Datorren igandean, maiatzak 15, Ceferino Peña Zubia zena izango da gogoan Arroa Behean eta  auzo horretako “Oroimenaren Txokoan” oroitarria jarriko da. Ekitaldia Narrondoko bizilagunek, Arroa Beheko Ezkaizto elkarteak eta Zestoako Udalak antolatu dute.
Ceferino Peña 1980ko maiatzaren 16an hil zuen ETAm-k Arroan. 30 urte zituen eta Arroako karrozeria-tailer baten jabea zen, Narrondon. Emaztea eta alaba zituen. Gerora, ETAk “hutsegitea” izan zela adierazi zuen, helburuz nahasi zela.

Ekitaldia 11:45ean hasiko da, meza berezi batekin. Ondoren, txalaparta soinuz, eliza ataritik plazara joango da jendea ekitaldiari hasiera ematera. Hortik aurrera, adierazpenen tartea izango da eta musikak eta olerkiak ere izango du bere tartea. Unerik hunkigarriena izango da Ceferino Peñaren familiak oroitarria bistaratuko duen momentua eta lore eskaintza.

Eta zergatik, Ceferino hil eta 36 urte geroago, jartzen da oroitarria? Umetako eta eskola garaiko lagun batek, bat-batean, bilera baten amaieran, esan zuen: “Horrekin ere ba dugu zorra”. Eta, horrela, lozorroan dagoen zerbait balitz bezala, aipamen hura izan zen Ceferinoren oroimenezko lehen harria jartzea bezalaxe. Handik aurrera, Arroa Beheko Ezkaizto elkarteak, Narrondoko bizilagunek eta Zestoako Udalak lanari ekin zioten.

Arroa Beheko Memoriaren Txokoak Ceferino Peñaren oroitarria izango du hemendik aurrera, bere lagun Jose Mari Kortaren eta gerra ondoren behartutakoa lanean ibilitakoen oroigarrien ondoan.

Ekitaldi alai, itxaropentsu eta aldi berean hunkigarria izan nahi du eta, batez ere, baikorra Korta eta Peña ziren bezalakoa. Arroatik zabaldu nahi den mezua edo gonbitea zera da, bakea eta konponbiderako bidea denon artean egitea. Hori da gure omenaldi handiena.


Arroa, 2016ko maiatzaren 11

Narrondoko bizilagunak
Arroa Beheko Ezkaizto elkartea
Zestoako Udala