Agenda
Egitaraua
26
ABE
agenda
- 09:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- XXVIII. Barazki eta fruta lehiaketa. Parte-hartzaileak: Errezilgo Azoka; Jose Antonio Elosegi, Oñatibitxiki (Gabiria); Ezozi Etxeberria, Aritzaga baserria (Soraluze); Karmen Etxeberria, Etxagueazpikoa baserria (Bergara); Jose Lonbide, Ibargoia (Aramaio). Urolako XX.
- Ezti lehiaketa. Erlezaintzari buruzko beste ekitaldi batzuk: Erlea, erlezaintza eta erlauntza produktuen erakusketa didaktikoa. Azalpenak 12:30etatik aurrera. Erlauntza produktu desberdinak eta berauen onurak ezagutarazteko azalpenak. Aurkeztu diren eztiak dastatzeko aukera.
- Haurrentzako tailerra: Eskulan edo margoketa tailerra.
- XIX. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa.
- Horiez gain, Segurako talogileak, Zestoako artisauak eta salmenta-postu franko izango dira.
- 11:00 Herriko hainbat belaunalditako trikitilariak, kalejiran.
- 11:30-13:30 photocall saioa. Baserritar jantzita joatea komeni da.
- 12:00 Herriko hainbat belaunalditako trikitilariren emanaldia, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
- 12:15 Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari banaketa. Jarraian, trikitilariak.
- 13:00 Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan.
- 17:30 Txotxongiloak 3 urtetik gorako umeentzat, Kultur Etxean.
- 18:00 Tabernaz taberna bertso poteoa.
- 20:00 Obaneuke, erromeria udaletxeko arkupetan, afal ordura arte.
- 22:00 Obaneuke, erromeria udaletxeko arkupetan.