Agenda
Atzealdea RAKUGO euskaraz
RAKUGOa Japonian oso tradizionala ei den ipuin mota bat da. Duela lau mende sortu omen zen eta ahoz kontatzen den istorioa da, kontalaria eserita, soinean kimonoa duela. Normalean helduei zuzendutakoa da, umorea du ezaugarri nagusi, eta egitura librea dauka
2.Hiromi Yoshida "Tenxiki" izeneko rakugoa aurkezten from Zenbat Gara on Vimeo.
Japoniako unibertsitate bateko irakaslea da Hiromi Yoshida, eta euskarari buruzko ikerketa asko egin eta argitaratu ditu azken urteetan. Euskarazko eskolak ere ematen ditu unibertsitatean, euskaraz oso ondo daki eta. Azpeitiko hizkeraren inguruan egin zuen tesia eta 1995etik ia urtero etortzen da Euskal Herrira.