Agenda

Atzealdea Hondakinak botatzeko bigarren txartela

Landa eremuko biztanleentzat
10 MAR 20 MAR
2020 | Hondakinak

Bigarren txartel bat eskuratzeko aukera egongo da hondakinak botatzeko gordailuak eta ekarpen guneak irekitzeko. Horrela, gune hauen erabilera erosoagoa izatea eta hondakinen kudeaketa hobea izatea nahi da landa eremuan.

 

Bigarren txartela eskuratzeko egin beharrekoa:

 

1.- Eskaera egin, telefonoz, posta elektronikoz edo bertara hurbilduz:

 

ZESTOAKO UDALA

943 147 010

ingurugiro@zestoa.eus

 

UROLA ERDIKO MANKOMUNITATEA

Plaza nagusia, 11 – 1 (Azpeitia)

943 857319

ueue@urolaerdia.eus

 

Banaketa errazteko, eskertuko da 2020ko martxoak 20a baino lehen eskaerak egitea.

 

2.- Txartelak buzoietan utziko dira 2020ko martxoaren 23tik aurrera

 

Bigarren txartel hau DOAN banatuko da.

 

Hondakinen kudeaketa egokiaren inguruan, gogoratu:

 

- Hondakin organikoa konpostatu egin behar da (norberak edo horretarako diren guneetan). Ezin da edukiontzietara bota.

 

- Derrigorrezkoa da hondakinak modu egokian banatzea eta bakoitza dagokion edukiontzira botatzea, nahastu gabe.

 

Informazioa behar izanez gero edo gordailuen inguruko inzidentzien berri emateko Urola Erdiko Mankomunitatearekin harremanetan jar zaitezkete.