Agenda
Atzealdea

Plastikoen gaineko bilera

18:00, Udaletxeko aretoan
15 URR
agenda | Zestoa | 2020 | Hondakinak

Ontzi arinen erabilera, eta batez ere plastikoena, areagotu egin da azken urteetan. Zestoan 2019an 146 tonatik gora ontzi arin jaso genuen (39 kg/biztanleko).

Horrez gainera, sarritan ikusten ditugu plastikoak herriko kaleetan botata eta ondorio larriak sortzen dituzte ibai nahiz erreketan, eta azkenik itsasoan.

Horiek guztiak kontuan izanda, Zestoako Udaleko Ingurumena eta Landa Garapena Sailak kanpaina bat jarriko du abian gaia lantzeko. Kanpaina horren inguruko proposamenak, iritziak… jasotzeko bilera antolatu du.