Berriak
Pauso Berriak egitasmoari esker Jurdan Arakistain herritarrak urte eta erdi darama Zestoako Udalean lanean
2024·02·01
Pauso Berriak programaren xedea, hainbat herritarren garapen pertsonala eta soziala lanpostuetan txertatzea da. Egitasmo honen baitan Jurdan Arakistain herritarrak urte eta erdi darama Zestoako Udalean lanean, eta denbora tarte horretan arlo ezberdinetako zereginak ikasi eta lan jarduera ezberdinetan gaitzeko aukera izan du. Pauso Berriak egitasmoari esker, praktikak amaitu ondoren, Udaletxeko hainbat sailetan jarraitu ahal izan du Zerbitzu Okupazionalaren bidez eguneroko lanak betetzen.
Egunerokoan, udal langileekin batera Jurdanek Zestoako Udaleko hainbat eraikin eta sailetan egiten ditu bere lanak. Aukera hau eta lankidetza eskertzeko une egokia izanik, diploma bat eman dio Zestoako Udaleko arduradunei eta baita Jurdanen lankideei ere. Bide batez, Zestoako Udalak ere, Pauso Berriak egitasmoaren kudeatzaileei eta Jurdan Arakistaini eskerrak eman nahi dizkie gizarte integrazioaren bidean gure udalean egindako lan eta ekarpen guztiagatik.