Berriak
Atzealdea Pasko eguneko haurren egitaraua
Hainbat proposamen egin eta aztertuta, Pasko egunean zer jolas eta joko egin erabaki du Aizarnako Haur eta Gazteen Batzarrak.
2016·04·17
Nor bere proposamena aurkeztu zuen, mimikaz. Proposamen guztiak taula batean jaso eta bakoitzaren indarguneak eta ahulguneak zerrendatu eta gero, egin dute aukeraketa.
Saioa bukatuta, definituta gelditu zen Pasko Eguneko haurren egitaraua.