Berriak

Atzealdea Pantailen arazoari herri moduan heltzeko unea iritsi da

Ekainaren 4an solasaldia izango da eskolako ekitaldi aretoan.

2026·06·02


Datorren astean pantailen arazoaren inguruko solasaldia izango da Zestoako eskolako ekitaldi areto berrian. Saioa Zestoako Udalak eta Zestoako Altxa Buruak antolatu dute elkarlanean, gaur egungo gizartean pantailen erabilera neurrigabearen ondorioz dagoen arazoak sortutako kezkatik. Ondorioak haur eta gaztetxoengan ari dira ikusten nabarmen, baina horri aurre egiteko ardura gizarte osoarena da. Horregatik, arazoari herri moduan heltzea da helburua, eta solasaldia herritar guztiei zuzendua dago.

 

Solasaldia Onintza Irureta herritarrak moderatuko du. Irureta Argia aldizkariko kazetaria da. Hizlariak, berriz, bi herritar izango dira baita: Gurutze Lopetegi gizarte hezitzailea eta adikzioen prebentzioan aditua eta Itsaso Marti neuropediatra.

 

Saioa ekainaren 4an izango da 18:00etan eta zaintza zerbitzua egongo da, aurrez izena eman beharko da (688 68 40 29). Bestalde, aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da gaztelerara.