Agenda
Atzealdea

Oroimen astea

Gerra zibila eta oroimen.

Egitaraua atzeratuta COVID-19k sortutako egoera kontrolpean egon arte

16 IRA 27 IRA
agenda | Zestoa | Kultura | 2020

Oroimen aste: irailaren 16tik 27ra

 

OROIMEN BULEGOA

 

Bertan 1936tik 1945era bitartean errepresioa jasandako senide edo pertsonen inguruko informazioa eskatu ahal izango duzu. Halaber, informazioa eman ahal izango duzu. Bulegoa, Udaletxeko beheko solairuan, irailaren 17an eta 24an, herritar guztientzat irekita egongo da.

Ordutegia 10:00etatik 13:00ak arte eta 15:00etatik 18:00ak arte.

Bertaratu ezingo bazenu, jarri gurekin kontaktuan 943 466 142 telefonoan edo idatzi mezu bat memoria@aranzadi.eus helbidera.

 

HITZALDIAK

Irailak 16 - 19:00 - Alonderoko kultur aretoa
Lourdes Herrasti. Historialaria eta osteoarkeologian espezializatua (Aranzadi)
"Errepresioa genero ikuspegitik"
Gerra Zibileko hobi-ateratzeek populazio zibilaren aurkako errepresioa agerian utzi dituzte.

Irailak 23 - 19:00 - Alonderoko kultur aretoa
Karlos Almorza. Historialaria (Aranzadi)
"Euskal nazionalismoaren aurreneko erresistentzia: Saseta Defentsa Sistema"
1936ko abuztuaren 5ean, euskal buruzagi abertzale eta independentista gorenak Azpeitiara iritsi ziren. Espainiako altxamendu militarrari aurre egiteko asmoz. Ordutik, irailaren erdira arte, Candido Saseta buru zuten gazte boluntarioek, Gipuzkoa barnean, faxismoa geldiaraztea lortu zuten.

 

OMENALDIA ETA IBILALDIA

Irailak 20 - 12:00 - Udaletxean
Bigarren Errepublikako Zestoako azken udal korporazioari omenaldia

Irailak 27 - 07:30 - Zestoako Gurutzean
Ezkaba (Iruñea) presondegira irteera. Bertan preso egondako zestoarrei omenaldia egingo zaie. Horren ostean, Olabeko hobira bisita. Guztira 14Km inguru izango dira, oiniz. Fermin Ezkieta Yaben, Ezkabako presondegiaren historian adituak emandako azalpenaz lagunduta