Agenda

Atzealdea Organo kontzertua Aizarnan

12:00etan Organo kontzertua izango da Aizarnan. Mikel Ansola organista gaztea izango da kontzertua emateaz arduratuko den musikaria.
22 AZA
Kultura | Aizarna - Eliza | agenda

12:00etan Organo kontzertua izango da Aizarnan. 

Organista Mikel Ansola izango da, 2000. urtean Markina-Xemeinen jaio zen musikari gaztea.

Organoko goi mailako ikasketak Musikenen egin zituen eta une honetan Stuttgarten jarraitzen du Jörg Halubeken zuzendaritzapean.