Berriak

Atzealdea Ongizate emozionala lantzeko ikastaroa

Izen-ematea

2023·07·18


Zestoako zaintza ekosistema ardatz hartuta eta emakume zaintzaileen ahalduntzea sustatzeko helburuarekin, Zestoako udalak ongizate emozionala lantzeko ikastaroa antolatu du irailetik aurrera, Berdintasunerako udal plangintzaren barruan.

Tailerren gidaritza Saioa Garmendiak eramango du. Ongizate emozionalean eta coach pertsonalean aditua da Garmendia, eta hark dioenez, “bizitza osasuntsu eta betea lortzeko oinarria da ongizate emozionala izatea”. Saioetan lagunduko du, besteak beste, “norbere burua behatzen eta hobeto ezagutzen, emozioak sentitu eta lantzen, autoestimua hobetzen, estresa kontrolatzeko erlaxazio teknikak eskuratzen zein ongizatea lortzeko autozaintza estrategiak lantzen”.

Ikastaroa familia ingurunean mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza lanak egiten dituzten emakumeei zuzendua egongo da. Saioak irailaren 14an hasiko dira eta apirilaren 25a arte iraungo dute. Bi astean behin egingo dira, ostegunetan,  Alonderon. Ordutegia parte hartzaileen beharretara egokituko da.

Interesatuek Zestoako Udaleko gizarte zerbitzuen sailean eman beharko dute izena, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00ra bitartean, edo 943 147 132 telefono zenbakira deituta. Izena emateko azken eguna abuztuaren 2a izango da.