Berriak

Atzealdea Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako foru diputatua Zestoan izan da Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako alkateekin

Departamentuak Urola Erdiaren eta Donostiaren arteko lotura hobetuko du, eta UK01 (Azkoitia>Donostia) lineari gaueko beste zerbitzu bat gehituko dio astelehenetik ostiralera ekainaren 15etik aurrera.

2026·06·08


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Azahara Dominguez, Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako alkateekin bildu da, Nagore Alkorta, Ana Azkoitia eta Mikel Arregirekin hurrenez hurren. Bilera Zestoako udaletxean izan da eta bertan eskualdeko autobus lineak kudeatzen dituen La Guipuzcoana enpresako arduradun Jose Luis Iraetak ere parte hartu du.

Departamentuak Urola Erdiaren eta Donostiaren arteko lotura hobetuko du, eta UK01 (Azkoitia>Donostia) lineari gaueko beste zerbitzu bat gehituko dio astelehenetik ostiralera. Zehazki, ekainaren 15etik aurrera, eta hiriburuan lan egiten duten eskualdeko bizilagunek itzultzeko autobusak izan ditzaten, beste zerbitzu bat jarriko da astelehenetik ostiralera, 21:15ean Azkoititik (Altzibar) Donostiarako noranzkoan, eta 22:25ean hiriburuko autobus geltokitik Azkoitirako bidean.

Bestalde, Zestoako Udalak, UK05 linean Ermuatik ateratzen diren azken zerbitzuak Zestoaraino iristeko eskaria aztertzeko konpromisoa hartu du Azahara Dominguez foru diputatuak.