Agenda

Eskola kiroleko mendi irteera

Agiro Mendi Klubak gidatuta
19 OTS
agenda | Zestoa | Kirola | 2022

Larunbatean, Zestoako Eskola Kirolaren programaren barruan mendi irteera egingo da, Agiro Mendi Klubaren gidaritzapean.

Taldeetako entrenadoreekin batera, goizeko 09:30ean kiroldegiko ataritik abiatuko dira Eskola Kiroleko neska–mutilak.

Bukatzeko, 12:30erako Zestoako plazan hamaiketakoa eskainiko zaie parte–hartzaile guztiei.


Ibilbidea: Zestoa > Sastarrain > Agireta > Olazabal > Ekain gailurra > Sastarrain > Zestoa