Berriak

Atzealdea Maskara berrerabilgarriak egiten ari dira herriko jostun boluntarioak

Zestoako Udalak tela, goma eta haria banatu du herriko jostun boluntarioen artean eta dagoeneko musukoak egiten ari dira.

2020·05·29


Zestoako Udalak, herritarren artean maskara berrerabilgarriak banatzeko asmoz, musukoak egiteko materiala erosi eta jostun boluntarioei eman die. Ekimen honen asmoa herritarren artean maskara homologatu eta berrerabilgarriak banatzea da.

Atzo arratsaldean, osteguna, Arroagoian, Ibañarrietan eta Arroabean egin zen materialaren banaketa eta gaur goizean egin da Zestoan bertan. Guztira hogeita hamahiru jostun arituko dira datozen asteetan herritarrentzat maskarak josten.