Berriak
Atzealdea Martxoaren 24a egingo da HAPO aurrerakinaren aurkezpena
Asteazken honetarako iragarri bazen ere, aurkezpena atzeratzea erabaki da, Zestoako Udalak bat egiten baitu Bargaztak taldeak antolatu duen "Feminismotik (h)astea"-rekin
2020·03·02
Zestoako Udalak martxoaren 4an egitekoa zen HAPO aurrerakinaren aurkezpena atzeratzea erabaki du, Bargaztak talde feministak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, aste osorako egitaraua antolatu baitu martxoaren 8aren harira.
HAPO aurrerakinaren aurkezpena martxoaren 24an egingo da, arratsaldeko 18:30ean, Alonderoko Kultur Aretoan. Aizarnan eta Arroabean hasieran finkaturiko egunetan mantenduko dira saioak: martxoaren 11n izango da Aizarnako aurkezpena eta 13an Arroabekoa.