Berriak

Atzealdea Maiatzaren 3ko Umeen Danborradarako karroza egiteko lehiaketa

Aurtengoan ere, Zestoako Udalaren asmoa da sormenari, ideia eta ikuspegi berritzaile eta freskoei tartea eskaintzea. Horretarako, karroza egiteko lehiaketa antolatzea erabaki du.

2023·02·27


Iazko haurren danborradako karroza. Urola Kostako Hitza (Anartz Izagirre)

 

Maiatzaren 3ko Umeen Danborradarako karroza egiteko lehiaketa jarri du martxan Zestoako Udalak. Parte hartzeko epea martxoaren 10a izanik 1:10 eskalako maketa bat ideiatu eta diseinatu beharko dute parte hartzaileek.

Lehiaketa publikoa eta irekia izango da. 18 urtetik gorako eta Zestoan bizi den edozeinek har dezake parte, banaka edo taldean. 

Gaia aukeratzeko orduan kontuan hartu beharko da, lehendabizi, umeen danborradarako izango dela eta, ondorioz, ume eta gaztetxoen esparruko gaiek lehentasuna izango dutela. Gaia librea baina izaera integratzailea izan beharko du. Edozein pertsona edo erakundeekiko konnotazio sexistak, xenofoboak, arrazistak edo ofentsiboak dituzten lanak baztertu egingo dira.

Lan sarituari 3.000 euroko diru-laguntza emango zaio (karroza egiteko materiala eta bestelakoak barne); eta karroza diseinatu eta ideatzeaz gain, karrozak inguruan behar dituen pertsonaiak bilatzea eta haien jantziez arduratu beharko da, bai eta danborrada egunean, karrozaren segurtasunerako behar diren pertsonak lortzeaz ere.

Balorazio irizpideak honakoak izango dira: Lanaren zuzentasun teknikoa, originaltasuna, freskotasuna eta gaiari lotzea baloratuko dira, batez ere. Hala ere, epaimahaiak ahal izango du, aipatutako horiez gain, beste irizpide gehiago kontuan hartu. Epaimahaia Zestoako Udaleko Kultura eta Ondare Batzordeak osatuko du. Nolanahi ere, komenigarria irudituz gero, aholkulari gisa pertsona gehiagok parte hartu ahal izango dute.

Maketa aurkezteko epea martxoaren 10ean (ostirala) 14:00etan amaituko da.

Lehiaketaren baldintza zehatzak.