Berriak

Atzealdea Kursaal eskura egitasmoan parte hartuko du Zestoako Udalak

‘Kursaal eskura’ egitasmoaren barne, zestoarrek Mahler Chamber Orchestra & Mitsuko Uchida-ren kontzertura joateko aukera izango dute.

2023·01·04


Aurreko zenbait alditan bezala, oraingoan ere Kursaal eskura egitasmoan parte hartuko du Zestoako Udalak. Kursaal Eskura proiektuak Kursaal Zentroak antolatzen dituen zenbait kontzertu eta ikuskizun interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu eta, hori lortzeko, doaneko autobus zerbitzua eskaintzen du. Oraingoan, honako kontzertura joateko autobusa antolatu da:

Mahler Chamber orc. & Mitsuko Uchida, pianoa
Kursaal Auditorioa

2023ko urtarrilak 13, ostirala, 20:00

Programa:

25. kontzertua pianorako, Mozart
1. ganbera sinfonia, Schoenberg
27. kontzertua pianorako, Mozart

Sarrerak: 62 / 50 / 40 / 32 / 11 €

Prozedura:

-Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus

-Behin sarrera erosita, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute, Zestoako Udaleko kultur teknikariarekin harremanetan jarriz: 943 147010 (luzapena 8) / 688 735 652 / kultura@zestoa.eus

-Autobusak GI-631 errepideko geralekuan hartuko da, 19:00etan.