Agenda

Atzealdea Kobaz koba trail 2017

Bi lasterketa: 16km eta 25km
12 OTS
agenda

Kobaz koba trial 2017

Ibilbide ederra eta berezia antolatu dugu, herribideetan barrena ondare natural eta historiko paregabeaz gozatzeko aukera eskaintzen duena, maila guztietako korrikalariek gozatzeko modukoa.

Parte hartzaile guztiek dute oroigarria ziurtatua eta sari bereziak lehen 3 sailkatuentzako, bai gizonezko eta baita emakumezkoetan ere. Eguzkilore bitxigintzak eskainitako Ekain kolekzioko zintzilikariak ditugu prestatuak irabazleentzako eta baita beste hainbat sari ere.

Ez dugu ahaztu behar frogaren amaieran eskainiko dugun hamaiketakoa, aukera pare gabea indarberritu eta lasterketak eman dituen bitxikeriak elkarrekin trukatzeko.

Ez gara korrikalariaren laguntzaile eta jarraitzaileetaz ahaztu eta Zestoako Plazan beraientzako prestatu dugu feria, korrikalariak onena ematen duten bitartean karrera jarraitu eta disfrutatzeko gunea.

Informazio osoa: http://www.kobazkobatrail.com/