Agenda

Atzealdea Kobaz koba trail 2019

15 eta 26 kilometroko mendi lasterketak
10 OTS
agenda

Bi proba izango dira:

Ibilbide osoak “8” baten forma hartzen du, Zestoako herria erdian geratzen delarik.

Zestoako lurretan, azken izotz aroan, paleolitoaren amaieran, lehen gizakiak bizi izandako hainbat koba aurkitzen dira, non gizaki haien aztarna material ugari eta labar arte ikusgarria aurkitu diren. Lasterketaren ibilbidea berauetatik igarotzen da, kobaz-koba lehen gizakienak izan zitezkeen bideak jarraituaz.

Informazio gehiago: danbolin.eus