Berriak
Atzealdea Kiroldegiko pilotalekuko teilatu berrian eguzki-plakak jarri dira
2024·07·11

Zestoako Udala kiroldegiko teilatu berrian jarri diren eguzki plaken bidez energia ekoizten hasiko da. Estalpe berrian jarri den eguzki-instalazio fotovoltaikoak sortutako energia elektrikoa berehalako autokontsumorako baliagarria izango da eta sortzen den soberakina banaketa sarean injektatuko da. Instalazio berriak 120 kwp-ko potentzia instalatua izango du.
Instalazio honekin eta epe ertainean egingo diren beste hainbatekin, berriztagarrien bidez Zestoako udalaren horniduretan ahalik eta autokontsumo-tasarik handiena lortu nahi da, energia burujabetzan aurrera eginaz, kontsumo elektrikoa aurreztu eta ingurumena zainduaz.
Ikusi lotura honetan zenbat energia ekoizten ari den une honetan, baita datu historikoak ere.
Zestoako kiroldegiko teilatuan instalazio fotovoltaikoa
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU



