Agenda
Atzealdea Kiroldegiko erabiltzaileen asebetetze-inkesta
Kiroldegiko zerbitzua hobetu nahi du Zestoako Udalak eta, horregatik, oraingo zerbitzuaz herritarrok duzuen iritzia ezagutu nahi du.
Horretarako, inkesta anonimo bat prestatu du Udalak eta edozein herritarrek –bazkide izan zein ez– eman dezake iritzia.
Bazkide guztioi postaz bidali dizue Udalak. Zure iritzia eman nahi baduzu, inkesta bete eta Udaletxeko sarrera ondoan dagoen iradokizunen buzoian sartu behar duzu.
Horretaz gain, internet bidez ere bete dezakezue inkesta, helbide honetan: asebetetze-inkesta
Eskerrik asko zure laguntzagatik!