Berriak

Atzealdea Kiroldegiko beheko kantxako erabileran aldaketak daude

Berdez dauden orduetan dute haurrek espazioa era librean erabiltzeko aukera, eta ordutegia zehaztu den horietan izango dute adin-tarte ezberdinetakoek lehentasuna.

2025·05·07


Zestoako haurrek, beraien aisialdian, Kiroldegiko beheko kantxa era librean erabiltzeko aukera dute. Hala, kantxaren erabilera nabarmena da, eta egunero adin-tarte ezberdinetako haur asko bertaratzen dira jolastera. Ikusi denez, adin-tarte ezberdinetako haurrak elkartzean nagusienak gailentzen dira espazioan eta gazteenak sarri jolastu gabe geratzen dira. Horrenbestez, egoera erregulatzeko eta guztiek espazioaz gozatzeko aukera izan dezaten, kantxaren erabileran (astearte, ostegun eta larunbatetan) lehentasunak jarriko dira. 

Berdez dauden orduetan dute haurrek espazioa era librean erabiltzeko aukera, eta ordutegia zehaztu den horietan izango dute adin-tarte ezberdinetakoek lehentasuna.

Zalantzarik izanez gero, jarri Jarduera Fisiko eta Kirol sailarekin harremanetan.