Berriak

Atzealdea Kiroldegiko bazkide txartela mugikorrean erabiltzeko aukera izango da aurrerantzean

NIK Patrika Digitala aplikazio mugikorraren bidez erabili ahal izango da kiroldegiko txartela.

2026·06·09


Aurrerantzean, udal kiroldegiko bazkide txartela Nik Patrika Digitala aplikazio mugikorraren bidez erabiltzeko aukera egongo da. Horretarako, aplikazioa mugikorrean deskargatu beharko da, eta kiroldegiko txartela gehitu. Ondoren, kiroldegian sartzeko tornua zabaltzeko mugikorra erabili ahal izango da. Txartela erabilgarri izateko errazena ziurtagiri digital bidez egitea da (BakQ, esaterako).

 

Horrez gain, NIK Patrika Digitalarekin beste txartel digital batzuk ere eskura daitezke, farmazietan erabiltzeko osasun-identifikaziorako txartelak edo Gazte Txartela.

 

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak garatu du NIK Patrika Digitala aplikazio mugikorra, Eusko Jaurlaritzaren programan eraldaketa digitalaren arloan jasotako proiektu estrategikoetako bat izanik.

NIK Patrika Digitala eskuragarri dago Androiden (Google Play) eta iOSen (App Store) deskargatzeko.