Berriak

Atzealdea Kiroldegiko aldagelak erabiltzeko aukera

Prentsa-oharra

2020·07·03


Astelehenetik aurrera, uztailak 6, kiroldegiko bazkideek aldagelak eta dutxak erabiltzeko aukera edukiko dute.

  • Distantziak eta edukiera mantentzen jarraitu behar denez, hiru pertsonako edukierara mugatuko da.
  • Txankletak erabiltzea derrigorrezkoa izango da
  • Gimnasioko pisu libreko materiala (mankuernak, alterak..) erabiltzeko aukera ere zabalduko da. Eremu horretan, aldi berean pertsona bakarrak egon ahalko du materiala erabiltzen. Ondoren, erabilitakoa norberak desinfektatu beharko du.

Pixkanaka zerbitzuak zabaltzen ari bagara ere, hasieratik jarritako arauak berdin mantentzen dira:

  • hitzordua hartzeko beharra
  • 15 minutuko itxierak garbiketarako eta aireztatzeko
  • eraikinean sartzeko muskara
  • tenperaturaren neurketa
  • oinetakoen desinfekzioen derrigortasuna

Zestoako Kirola eta Jarduera Fisikoko saila
zestoakirola@zestoa.eus
943 147 942 – 685 758 149