Agenda

Atzealdea Kiroldegia

2022ean abonatu egiteko epea
13 ABE 01 ABE
Kirola | 2022

Ordainketa helbideratuta duten abonatuak

2022an bazkide izaten jarraitzeko asmorik ez dutenek, urtarrilaren 1a baino lehen jakinarazi beharko dute kiroldegiko bulegoan:

  • bertako telefonora deituz (943 147 942)
  • edo helbide elektronikora idatziz (zestoakirola@zestoa.eus).

Kiroldegiko zerbitzuei baja emateko agindua jakinarazten ez dutenek 2022. urteko kuota kobratuko zaie.

Aldiz, ordainketa helbideratuta badago eta bazkide izaten jarraitu nahi bada, ez da inolako tramiterik egin beharko.

Transferentzia edo txartel bidezko ordainketak

2021ean transferentzia edo txartel bidez bazkide kuota ordaindu zuten abonatuek, berriro egin beharko dituzte izena emateko tramiteak. Hala egin ezean, urtarrilaren 1etik aurrera baja emango zaie abonatu gisa.