Berriak

Atzealdea Karmenetan martxan izango da “telefono morea”

Udalak telefono bat eskuratu du jaietako eraso sexisten aurkako protokoloei sostengua emateko

2019·07·18


Arroabeko Talde Feministak prestatu duen erasoen kontrako protokoloa martxan izango da bertako jaietan. Protokolo horren baitan, erasoren bat gertatuko balitz 615 768 980 telefono zenbakia egongo da martxan 24 orduz, erasotua artatzeko.

Arroabeko Talde Feministaren eskariari erantzunez, Zestoako Udalak telefono zenbaki hau eskuratu du eta Karmenetan Arroabeko eragileen esku utzi duen bezala, udal gobernuaren asmoa aurrerantzean herri eta auzoetako festa batzordeen esku uztea da, gisa honetako ekimen eta protokoloei sostengua emateko.