Berriak
Atzealdea Kafe kapsulak biltzeko edukiontzia jarri da Gurutzeaga kalean
2026·03·06

Kafe kapsulak biltzeko edukiontzia jarri da Gurutzeaga kalean. Olio erabilia biltzeko edukiontziaren ondoan dago edukiontzi berria, izan ere, Ekograsek egiten du horien bilketa. Zazpi edukiontzi bakarrik jarri dira Mankomunitate osoan, horietako bat Zestoan.
Gogoratu, edukiontzi honetan kafe-kapsulak bakarrik ahal direla bota. Horrela aukera dago materialak banatzeko, kapsula alde batetik eta kafea bestetik. Materialak prozesatu ondoren, kapsularen plastikoaz eta aluminioz osaturiko material berria lortzen da eta bestetik kafe-hondarrez egindako substratua.


