Agenda
Atzealdea Irekita dauden dendetako langile eta erosleei
Udalaren GOMENDIOAK
16
MAR
2020
|
COVID19 - koronabirusa
Udalaren gomendioak, irekita dauden dendetako langile eta erosleei
Guztion osasun baldintzak bermatzeko eta birusaren zabalkundea ahalik eta gehien murrizteko, Zestoako Udalak honakoa gomendatzen du:
- Dendetara benetan beharrezkoa den kasutan bakarrik joan eta kontuan izan ondorengoa:
- Familia bakoitzeko pertsona bakar bat joan daiteke
- Arrisku faktoreren bat edukiz gero (adina, gaixotasun kronikoren bat...), etxetik ez irtetea gomendatzen da
- Eztula eginez gero, ukalondoarekin tapatu ahoa eta ez eskuarekin edo eskuekin.
- Merkatariei eskularruak eskuragarri jartzea gomendatzen zaie, eta hala daudenetan eskularruak jantzi eta amaitzean zaborrontzian botatzea gomendatzen zaie erosleei
- Ahal dela, ordainketak kreditu txartelarekin egin, dirua transmisio-iturri izan daiteke eta
- Dendetan gehienez 7 pertsona sartu ahal izango dira, betiere 1,5 metroko distantzia mantenduz
- Denda barruan gehienezko jende kopurua dagoelako kanpoan itxaron behar bada, 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatuz egingo da ilara
Elikagaien hornidura bermatuta dagoenez, ez dago beharrezkoa ez den elikagai kopururik erosi beharrik, zentzuz jokatu.