Agenda
Izen-ematea zabalik
17
IRA
20
IRA
agenda
|
2019
|
Zestoa
|
Kultura
|
Irakurle taldea
Kaixo, lagun!
Danele Sarriugarte naiz. Aurten ere, irakurle taldea antolatuko dugu Zestoan. Hilean behin liburu bat irakurri eta ondoren taldean eta giro lasaian hartaz hitz egitea da asmoa eta helburua.
Irakurketa jardun bakartia izan ohi da, eta taldean konpartitzeak aukera ematen du irakurritakoari mami gehiago ateratzeko. Era askotako liburuak irakurriko ditugu, eta, tarteka, idazleak gonbidatu ere bai.
Hementxe daukazu ikasturte honetan irakurriko ditugun liburuen zerrenda:
- Urriak 17: Munduko tokirik ederrena (Iñigo Aranbarri)
- Azaroak 21: Zimurrak (Paco Roca)
- Abenduak 19: Neguko argiak (Irati Elorrieta)
- Urtarrilak 16: Han ez banengo bezala (Slavenka Draculik)
- Otsailak 20: Disoluzio agiriak (Jose Luis Otamendi)
- Martxoak 19: Obabakoak (Bernardo Atxaga)
- Apirilak 30: Kontrako eztarritik (Uxue Alberdi)
- Maiatzak 21: Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Alice Munro)
Izen-ematea:
2019-20 ikasturtean Zestoako Irakurle-taldean parte hartzeko izena emateko deialdia zabaldu dugu. Talde-kopurua mugatua izango da. Horregatik, eta iazko deialdiaren arrakasta ikusita, jarritako kopurua gainditzen bada, izena emateko ordena kronologikoa errespetatuko da taldea osatzeko.
Izena emateko bidali mezua honako helbide elektronikora, izen-deiturak eta telefonoa adieraziz: kultura@zestoa.eus.
Izena emateko azken eguna: 2019ko irailaren 20a, ostirala, 14:00etan