Agenda
Atzealdea Irakurle taldea 2018-2019

Iaz bezala, aurten ere, Zestoako Irakurle-taldea martxan jartzea pentsatu dugu. Azaroaren amaieran emango zaio hasiera 2018-2019 ikasturteko saioari.
Ekainera bitartean hilero elkartuko da taldea Danele Sarriugarte idazlearen gidaritzapean, liburu baten “mezuak” aletzeko.
Zestoako Udaleko Kultura Saila eta Portale Kultur Elkartea lankidetzan arituko dira programa betetzeko.
Horrela bada, 2018-19 ikasturtean Zestoako Irakurle-taldean parte hartzeko izena emateko deialdia zabaldu dugu.
Talde-kopurua mugatua izango da. Horregatik, eta iazko deialdiaren arrakasta ikusita, jarritako kopurua gainditzen bada, izena emateko ordena kronologikoa errespetatuko da taldea osatzeko.
Izena emateko bidali mezua honako helbide elektronikora, izen-deiturak eta telefonoa adieraziz: kultura@zestoa.eus
Izena emateko epea: 2018ko azaroaren 7a
Portale KEk eta Zestoako Udala-Kultura Batzordeak elkarlanean antolatuta.