Berriak

Atzealdea Irailaren 30ean GI-631 errepidea bulebarizatzeko lanei hasiera emango diote

Lehenengo lanak Arteaga auzoko ekialdeko sarreran egingo dituzte.

2024·09·27


Datorren astelehenean, irailaren 30a, GI-631 errepidean trafikoa baretzeko eta sarbideak antolatzeko lanei hasiera emango diote. Excavaciones y Transportes Orsa S.L. enpresari esleitu zaizkio lanak eta 1.373.356,75 eurotan lizitatu da obra.

Lehenengo lanak, Arteaga auzoko ekialdeko sarreran egingo dituzte eta lanak egiten dituzten bitartean bidegurutzea itxita egongo da. Obra hau faseka egikarituko da, hori dela-eta lehenengo lan hauek amaitzean herriko beste esparruetara igaroko dira.

Lan hauek egin bitartean, bertako bizilagunek mendebaldeko bidegurutzea erabili beharko dute. Hasierako aktuazio hauen helburua, auzoko sarrera-irteerak hobetzea da.