Agenda
Atzealdea Iraetako Baratze Parkea. Bigarren asteko baldintzak
MIKEL ARREGI URRUTIA, Zestoako Udaleko Alkateak, apirilaren 15ean martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 05 berrikuspena argitaratu zela kontuan hartuta eta bertan, nekazari ez-profesionalei baratzetara sartzeko baimena ematen zitzaiela
EBAZTEN DU:
Lehena.- Baratze Parkea erabiltzeko bigarren asteko baldintzak arautzea:
- Kutsatze arriskua ekiditeko, etxola itxita egongo da eta bertan dagoen materiala ezingo da erabili.
- Ondorioz, tresnak ezingo dira partekatu eta erabiltzaile bakoitzak bereak eraman beharko ditu.
- Erabiltzaileak pilatu ez daitezken, honako egutegia eta txandak errespetatu beharko dira:
Egunak | Ordutegia | Baratze zenbakiak |
Apirilak 28, asteartea | 10:00-13:00 | Bikoitiak (2, 4, 6, 8, 10, 12...) |
17:00-20:00 | Bakoitiak (1, 3, 5, 7, 9, 11...) | |
Apirilak 30, osteguna | 10:00-13:00 | Bakoitiak (1, 3, 5, 7, 9, 11...) |
17:00-20:00 | Bikoitiak (2, 4, 6, 8, 10, 12...) | |
Maiatzak 2, larunbata | 10:00-13:00 | Bikoitiak (2, 4, 6, 8, 10, 12...) |
17:00-20:00 | Bakoitiak (1, 3, 5, 7, 9, 11...) | |
Maiatzak 3, igandea | 10:00-13:00 | Bakoitiak (1, 3, 5, 7, 9, 11...) |
17:00-20:00 | Bikoitiak (2, 4, 6, 8, 10, 12...) |
Asteko gainontzeko egunetan ezingo da Baratze Parkea erabili
- Beste erabiltzaileekiko gutxienez 2 metroko distantzia mantendu beharko da.
- Eskuak maiz garbitu beharko dira.
- Lanak egiteko behar den denbora bakarrik egon ahal izango da parkean.
- Baratzeen erabiltzaileak bakarrik joan ahal izango dira parkera eta baimena aurkeztuz justifikatu beharko dute erabiltzaile izaera.
- Erabiltzaile bakoitzak bere segurtasuna zainduko du, bai eta parkeko gainerako erabiltzaileena ere.
- Udalak baldintza horiek betetzen direla kontrolatuko du, udaltzainen bidez.
Bigarrena.- Udalak Baratze Parkeko erabiltzaileek egun hauetan erakutsi duten jarrera eta pazientzia eskertu nahi du eta ezarritako egutegia eta txandak betetzea eskatzen du, jendea pilatzea saihesteko.
Hirugarrena.- Era berean, eskaerarik edo iradokizunik balego, Baratze Parkeko ordezkariaren bidez egin beharko dira ondoren udalean aztertzeko .