Agenda
Atzealdea Iraetako Baratze Parkea. Hirugarren asteko baldintzak
MIKEL ARREGI URRUTIA, Zestoako Udaleko Alkateak, maiatzaren 1ean, apirilaren 30eko SND/381/2020 Agindua argitaratu zela kontuan hartuta eta bertan, nekazari ez-profesionalei baratzeetan zaintza eta jasotze jarduerak baimentzen direla
EBAZTEN DU:
Lehena.- Iraetako Baratze Parkea uzta biltzeko eta ereiteko egutegi eta txandarik gabe irekitzea. Hau da, erabiltzaileak egunero joan ahal izango dira Baratze Parkera.
Bigarrena.- Baratze Parkeko etxola irekitzea, lanabes komunitarioak erabiltzeko.
Hirugarrena.- Lan-tresna komunitarioak erabili ondoren, erabiltzaile bakoitzak desinfektatu egin beharko ditu likido desinfektatzailearekin. Horrez gainera, eskularruak erabili beharko dituzte. Hala ere, norbere lanabesak erabiltzea gomendatzen da.
Laugarrena.- Alarma egoeran kontuan hartu beharreko neurriak gogoraraztea:
- Beste erabiltzaileekiko gutxienez 2 metroko distantzia mantendu beharko da.
- Eskuak maiz garbitu beharko dira.
- Lanak egiteko behar den denbora bakarrik egon ahal izango da parkean.
- Baratzeen erabiltzaileak bakarrik joan ahal izango dira parkera eta baimena aurkeztuz justifikatu beharko dute erabiltzaile izaera.
- Erabiltzaile bakoitzak bere segurtasuna zainduko du, bai eta parkeko gainerako erabiltzaileena ere.
- Udalak baldintza horiek betetzen direla kontrolatuko du, udaltzainen bidez.