Berriak
Atzealdea Iraeta auzoan Urola ibaira egindako isurketa, Urkaiko abere hiltegitik egindakoa izan da
2022·08·26
Ur Agentziak udalari adierazitakoaren arabera, odola araztegira bideratzeko hoditeriaren sargunean pitzadura sortu da eta bertatik ibaira odola isuri da. Agentziak dagoeneko matxura konpondu dela eta isuria ere gelditu dela jakinarazi dio udalari.
Zestoako Udalak beste behin bere kezka adierazi nahi du ez delako aurreneko aldia Iraetako bi industriaguneetako jardueretatik isuriak daudena eta Ur Agentziari antzeko isurien aurrean zorroztasun guztiarekin jarduteko eskatzen dio.
Bide batez, Zestoako Udalak Eguzki talde ekologistari eskerrak eman nahi dizkio, ibaira egiten diren isurien jarraipena eta salaketa egiteagatik.