Berriak

Atzealdea Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko protokoloa sinatu da

Zestoan indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko koordinazio eta arretarako protokoloa sinatu da gaur.

2023·03·29


Protokoloa sinatu aurretik emandako prozedura duela urtebete pasa hasi zuen udalak Sortzen elkartearekin lankidetzan. Besteak beste, eragile ezberdinekin, udal arduradun eta langileekin elkarrizketa eta formakuntza saioak egin dira pasa den urtebete honetan eta emaitza gaur sinatu den protokoloa izan da.

Protokolo hau sinatu dugun erakundeek hura aplikatzeko benetako konpromisoa hartzen dugu.

Sinadura eman duten arduradunez gain (Mikel Arregi alkatea, Javier Bravo hiritarren babeserako arloko burua, Amaia Manterola, Amaia Sarriegi eta Oroitz Manterola, Zestoa, Arroabea eta Aizarnako eskoetako zuzendariak), sinatze ekitaldian ondoko arduradunek ere parte hartu dute:

  • Beatriz Zubia gizarte zerbitzuetako batzorde burua.
  • Zestoako osasun zentruko Arantxa Garcia medikua eta Ainitze Gurrutxaga erizaina.
  • Urola Kostako indarkeria matxista kasuetako ertzain arduradun Cristina Gonzalez.
  • Anabela Odriozola eta Naroa Otaegi udal gizarte langileak.
  • Andrea Salan udaltzaina.